SOGECA kontugintzan, kontu-ikerketan eta lansarien kudeantzan berezitua den aholkularia da.
Parise, Bordale eta Frantziako hego-mendebaldean kokatua da eta Ipar Euskal Herria eta Landesen hegoaldeko kontugintzan lidergoa du.
Profesionalen hurbiltasuna eta gaur-egungo teknikak eta zerbitzu berritzaileak batzen dituzten 190 langileren arreta eskaintzen dizugu.
SOGECA zenbakitan :
- 10 bulego Ipar Euskal Herrian eta Landesen hegoaldean kokatuak
- Bi bulego berri Bordalen eta Parisen
- 20 diplomadun kontu-aditu
- 7 kontu-aztertzaile
- 180 langile
Goi-mailako gaitasunak
Zure beharrei erantzun egokiena proposatzeko helburuarekin hainbat gaitasunetako lanbideak garatu ditugu: kontu-adituak, kontu-aztertzaileak, lansari kudeatzaileak, zerga kudeatzaileak, kanpoko sozietateentzat aholkulariak’…
Gaitasun profesional horiek bermatzeak, jakitateen eguneratze etengabea eskatzen du. Gure lantaldeak edozein egoerari aurre egiteko gai diren goi-mailako langilez osatuak dira.
Berrikuntza eta hurbileko arreta
Bezeroarekin lehentasunezko harremana eraikitzen dugu bulegoen kokapen hurbilari eta zure jardueraz arduratuko den lantalde arretatsuari esker.
Gure arteko harremana errazteko baliabide berritzaileak proposatzen dizkizugu: internet bidezko gune pribatu seguru baterako sarbidea, hilabetero bidaliko dizkizugun aktibitate taulen bidez zure jarduera ekonomikoaren jarraipena egiteko aukera’…
Euskaraz lan egin Euskaraz lan egiteko aukera proposatzen dizugu. Zure proiektuaren urrtas bakoitzean kontu-aditu eta langile euskaldunek laguntza eskaintzen dizute:
Iparraldean baita frantzia osoan jarduera ekonomikoa plantatu Frantses legepean jarduera ekonomiko bat abiatzeko aholkularitza eta jarraipena proposatzen dizkizugu. Hizkuntzaren mugarik gabe, kontu-aditu eta langile hirueledunek laguntza eskaintzen dizute:
Zu languntzeko adituak